XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eta beraz, Jauna, zure Seme Jesu-Kristo gure Jaunaren pairamen dohatsuaz orhoiturik, bai eta haren ilunbetarik pizteaz eta zerurat igaite miresgarriaz, guk zure zerbitzariek eta zure populu sainduak, zuk emanetarik eskaintzen dugu zure ospe handiari.

Ostia + garbi, Ostia + saindu, Ostia + churi hau, bethiereko biziaren Ogi + Sakratua eta bethiereko salbamenduaren Kalitza.

Apezak hilen alde othoitz egiten du.

SAGARAREN BURURATZEA

Jesusen bidez + eta Horrekin + eta Hori baitan + ohore eta ospe zuri Jainko Aita boteretsua, Ispiritu + Sainduarekin batean.

(Chutik) per omnia saecula saeculorum. Amen.

GURE AITA Dugun otoitz egin: Salbatzaileak erakatsi bezala eta Haren manuaren arabera menturatzen gira erraiterat: Denek betan Apezarekin.

GURE AITA,
zeruetan zarena,
erabil bedi sainduki zure izena,
etor bedi zure erresuma,
egin bedi zure nahia
zeruan bezala lurrean ere;